XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hor, nolabait, hogei urtetan, lortuko genuke finkapen bat... Alegia, ni hasten banaiz abandonar horren inguruan lagazio eta halako gauzak esaten, nik bakarrik erabiltzen badut, inora ez doa.

Lortu beharra dago halako ez dakit ba nola esan akordio bat, eta elkarrenak aintzat hartzeko konpromezu bat.

Horren ondorioa da talde lana ikaragarria behar dela.

-Horrek esan nahi du, hala ere, berez, hau nolabaiteko estrategia probisional bat dela... eta pentsatzen dut mistoa ere izan beharko duela, zenbait gauza egokitu egin beharko direla, aitortzen dugun eskastasun horren erosotasunean hogei urte horiek ez pasatzeko....

Dudarik gabe. Nik uste dut hau dela, nolabait, pasarte moduko bat.

Mende erdi bat eduki dugu, nire eritzirako, egokitzeko, beste kulturetako hizkuntzen maila hori hartzeko, berrogeitamar urte, gutxi gora-behera.

Hori da gure Damaskoko bidea, bide hori egin beharra dago nola edo hala, eta, ondo egiten bada, gero ez da prolemarik egongo.

Nik uste dut prolema hau soluzio xamurrekoa dela, ez da hain zaila hau soluzionatzea, baina behar du komunitate bat, eta behar du kontzientzia bat, oso bide batez esana oso gutxi ikusten dena.

Zera gertatzen ari zaigu: hau gure arteko itzultzaile, idazle eta abarren arteko entente bat izango balitz, nik uste dut horrek oso ondo funtzionatuko lukeela.

Baina idazle eta itzultzaileen artean joera dexente daude euskararen aldetik, igoal bost edo sei joera hizkuntzari buruz.

Elkarri hartzen badiogu beretik... hor guk sortuko genuke entente bat.

Baina guk, gizarte guztietan bezala, oso pisu gutxi dugu.

Zeren pisu gehiena dutenak dira gaizki esanda gazte muturzikin batzuk, karrera batzu bukatu erdizka, titulu errax bat lortu, eta hortxe mass-medietan daudenak.

Eta euskara espantagarri bat erabiltzen duen jendea... jeneralean behintzat (adibide batez ilustratzen du: erantsi ren erabilera okerra).

Hitzak lanean jartzeko, egin beharra dago halako planifikazio errusiar baten arauera.

Ba (barrea ateratzen zaio)... kinkenioz, ezta? Nik hala uste dut.